XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bigarrenez beste batzuk irakurtzen duten bitartean zer esaten dio? galderak egingo dizkiegu haiek erantzun behar dutelarik.

C) Hiru ikasle denon aurrera irtengo dira.

Beste ikasleak esaldi bana eginaz eskena horren apuntadoreak edo zuzendariak izango dira eta eskena antzeztu behar duten hiru ikasleei zer egin behar duten eta zer esan behar duten esan beharko diete, zehar estiloan.

D) 5.14, 5.15 ariketak egin.

E) Zine eskenaren jokoa edo antzezpena egin dezakegu: Ikasle batzuk etxean eskena motz bat prestatzen dute eta gero gelan aginduak emango dizkiete beste ikasle batzuei eskena antzez dezaten, zer egin behar duten eta zer esan behar duten esanaz.

F) 5.16 ariketa.

41- Orrialde hau NOR DA NOR jokurako gidoia da.

A) Ikasleak taldeka jartzen dira.

Taldeko batek pertsonaia bat aukeratzen du, baina ezin daiteke gaurko pertsonaia bat izan, hildako bat baizik, iraganaldia erabil dezaten.

Pertsonaia pentsatu duenak BAI - EZ bakarrik erantzun dezakeelarik, taldeko besteek, txandaka galderak eginez, pertsonaia hori nor zen asmatu beharko dute.